Ezarian. Zientzia. Irudia.
'ENDEAVOUR', ISS-TIK ZINTZILIK
Transbordadoreen aroa bukatzear den honetan, orain arte sekula ikusi gabeko argazki bat iritsi da: NASAren transbordadore bat (Endeavour erretiratu berria), Nazioarteko Espazio Estazioan (ISS) txertaturik. ISSn txertaturik transbordadore bat osorik erakutsi duten lehen aldia da. Paulo Nespolik atera zuen argazkia, maiatzean, Soiuzen Lurrerako itzulerako bidean zihoala. Endeavour ISSren brankan dago, eta Johannes Kepler kargaontzia dago popan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu