Emilio Arrietaren 'Marina', Viktoria Eugenia antzokian
DONOSTIA. Sasibill Lirika Elkarteak 1855. urtean zarzuela gisa estreinatu zen Marina lana eramango du opera gisa irailaren 6an eta 7an, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Ximena Agurto sopranoa, Quintin Bueno tenorea eta Alberto Arrabal eta Iosu Yeregui baritonoak arituko dira, Sasibill orkestra eta koroaz lagunduta. Arkaitz Mendoza izango da musika zuzendaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu