Elkarrekin Podemosek Maite Iturberen dimisioa eskatuko du

urtzi urkizu
2018ko martxoaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Elkarrekin Podemos taldeak atzo iragarri zuen legez besteko proposamen bat erregistratuko duela, Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiaren dimisioa eskatzeko. Eukene Arana legebiltzarkideak eta Andeka Larrea Elkarrekin Podemoseko komunikazio idazkariak nabarmendu zuten astelehenean legebiltzarrean Iturbek ez ziola galdera bakar bati erantzun nahi izan, eta haren kudeaketak «porrot» egin duela.

Lege proposamen bat ere aurkeztuko du taldeak, EITBren Sorrera Legearen 9. artikulua aldatzeko, «modu horretan administrazio kontseiluko kontseilariek bere lana garatzeko garrantzitsuak diren gaiak eztabaidatu eta bozkatu ahal izan dezaten, eta kontseiluak kontu eskeak egiteko aukera izan dezan».

Legebiltzarreko lantaldea

Elkarrekin Podemoseko ordezkariek esan zuten badela garaia Iturbek EITBren erreformarako lantaldearen atzean ezkutatzeari uzteko. Lantalde horrek bilera egin zuen astelehenean legebiltzarrean, eta apirilean soziometroa abian jartzea adostu du—inkestak egingo dituzte EITBko hedabideen inguruan—. Iazko martxoaren 20an osatu zuten talde hori, baina pauso txikiak eman ditu hilabeteotan erreformarako bidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.