Gasteizko jaiak

Elisa Rueda izango da Gasteizko jaietako pregoilaria

Abuztuaren 2an egingo dute ekitaldia, asteazkenean, 21:30ean, Plaza Berrian.

Elisa Rueda idazlea eta Poetak Maiatzean jaialdiko antolatzailea, joan den urteko abuztuan. RAUL BOGAJO / FOKU
Elisa Rueda idazlea eta Poetak Maiatzean jaialdiko antolatzailea, joan den urteko abuztuan. RAUL BOGAJO / FOKU
unai etxenausia
2024ko ekainaren 4a
13:30
Entzun

Elisa Rueda (Markina Xemein, Bizkaia, 1959) poeta izango da Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako aurtengo pregoilaria. Poetak Maiatzean jaialdiaren sortzailea eta zuzendaria da, eta Urrezko Zeledonen saria jaso zuen iaz. Abuztuaren 2an irakurriko du pregoia, 21:30ean, Plaza Berrian.

Nazioarteko olerkien jaialdi garrantzitsu bilakatu da Gasteizko Poetak Maiatzean jaialdia. Hein handi batean, Rueda poeta eta jaialdiko zuzendariari esker izan da hori, urte osoa ematen baitu hori prestatzen. Hain zuzen, horregatik izendatu zuten Urrezko Zeledon iaz eta aurten pregoilari.

«Elisak hamabi urte daramatza poesiaren bidez hiria egiten eta Poetak Maiatzean egitasmoari esker Gasteizko txoko enblematikoenei nazioartean balioa ematen. Hari esker, poesiak tranbian bidaiatu du, erakusleihoetan ikusgai egon da, Eusko Legebiltzarrean barneratu da, eta udaleko osoko bilkuran ere ahotsa izan du. Hiri honen, literaturaren eta adin guztietako herritarren artean irakurketa eta idazketa bultzatzearen aldeko konpromiso argia erakutsi du», azaldu du Sonia Diaz de Corcuera Gasteizko Udaleko Kultura zinegotziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.