Komunikazioa

El Sol publizitate jaialdia bihar hasiko da, Bilbon

Mark Tungate kazetaria eta Mat Heinl Moving Brandseko sorkuntza zuzendaria izango dira aurreneko hizlariak

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
El Sol nazioarteko publizitate jaialdia Bilbon egingo dute aurten, 1987tik iaz arte Donostian egin ostean. Bihar hasiko da jaialdia, eta, igandera arte, publizitate munduko sortzaile ugari iritsiko dira Bizkaiko hiriburura. Igandean bertan, publiko zabalarentzat zabalduko dute jaialdia: 12:00etan, Alondegian, El Soleko sari nagusien bobina historikoa proiektatuko dute.

Bihar arratsaldean bi hitzaldi interesgarri izango dira Euskalduna jauregian: 18:15ean, Mark Tungate kazetari eta idazleak Zergatik da publizitate britainiarra hain ona? izeneko hitzaldia emango du, eta, 19:00etan, Mat Heinl Moving Brandseko ordezkariak, Sorkuntza mugimenduan dagoen mundu batean izenekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.