'El día de mañana' elkarrizketa saio berria, gaur ETB2n

2021eko uztailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Dani Alvarezek gidaturiko elkarrizketa eta erreportaje saio berria estreinatuko dute gaur ETB2n, El día de mañana. Edurne Pasaban mendizalea izango da protagonista lehenengo atalean, eta, haren bizitza profesionalaz gain, alderik pertsonalenez ere ariko dira: depresioa eta suizidioa izango dituzte hizpide gaurkoan.

Gonbidatu berezi bat elkarrizketatuko du astero Alvarezek, eta gaurkotasunari loturik dauden gaiak izango dituzte ardatz. Saioan ikusi ahal izango dira, besteak beste, Ane Irazabal kazetaria, Gabriel Rufian politikaria, Miren Arzalluz Pariseko Palais Galliera museoaren zuzendaria, eta Paco Etxeberria eta Juan Luis Arsuaga, auzi medikua eta paleontologoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.