Tradizioz, gizarteak balio handiegia eman dio pertsonen adimenari, beste ezaugarri batzuen kalterako. Kontran, ziurtasun enpirikoak frogatu du kognitiboki adimentsua izateak ez duela arrakasta akademiko, profesional eta pertsonala bermatzen.
Hala ere, eskolan, ikasleen alderdi intelektual eta kognitiboak bereziki garatzera eraman du sineste horrek, alderdi emozional eta sozialak eremu pribatuaren konpetentzia zirela pentsatuz.
Heziketa eremuko profesionalengandik iradokitzen da konpetentzia sozioemozionalak eskuratzeak funtsezkoa, beharrezkoa eta konpetentzia kognitiboen osagarria izan behar duela.
Pertsonaren garapenean alderdi sozioemozionalaren garrantzia faktore erabakigarri gisa onartzeak areagotu egin du adimen emozionala eta arrakasta akademikoaren arteko erlazioa analizatzeko interesa. Egiten dugun galdera da: nola lagun dezake alderdi sozioemozionalen garapenak arrakasta akademikoan?
Egile batzueniritzian,ikasketa eta irakaskuntza prozesuanalderdi sozioemozionalen eragina etengabekoa da. Autore horiek, beraz, alderdi horiek irakaskuntza prozesuan ikasleentzat ondorioak dituztelaaldarrikatzen dute. Hala ere, arrakasta akademikoaren eta konpetentzia sozioemozionalen arteko erlazioaren artean funtsik gabeko emaitzak zabaldu dituzte beste autore batzuek.
Nire iritzian, konpetentzia sozioemozionalek egokitzapen sozial nahiz akademikoari laguntzen diote. Konpetentzia sozioemozionalen garapenak pentsamendua errazten du, kontzentrazioa areagotzen du, emozioak erregulatzen laguntzen du, estresa, beldurra, herstura eta halako emozio negatiboei aurre egiten laguntzen du, eta barne motibazioan gehikuntza sorraraz dezake.
Ildo horretan, ni neu ziur nago konpetentzia emozionalak irakasteak ikasleen ongizate psikologiko eta emozionalari laguntzen diotela, eta horrek positiboki eragiten duela haren ongizate akademikoan eta errendimenduan. Nire ustean, ikasleen oreka emozionalak errendimendu akademikoan eragiten du zuzenean.
Beraz, ikasle baten errendimendua hobetu nahian, ez dugu bakarrik oinarritu behar ebaluazio txostenetan agertzen diren kualifikazioetan. Konpetentzia sozioemozionalak, hezkuntza prozesuan ahalik eta esplizituen egin behar ditugu, egokitzapen akademiko eta hobekuntza erreminta bat bezala jasoz.
Azken finean,hezkuntzaren helburu nagusia ikasleen nortasun osoaren garapena baldin bada, hezkuntza arloko profesionalok garapen kognitiboaren osagarri moduan garapen emozionalaren garapena bermatu beharra dugu.
Osasuna. Adimen emozionala
Ekainean gainditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu