Desinformazioa eta sinesgarritasuna ekosistema digitalean lelopean, Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XII. Kongresua antolatu du EHUk, astelehenerako eta astearterako. «Sarearen garapenak testuinguru konplexuago bat sortu du, eta audientzien presentzia handiagoak komunikazio prozesuan eragina du», azaldu dute antolatzaileek. «Audientziak, eta herritar erabiltzaileak edo bezeroak geroz eta aktiboagoak eta parte hartzaileagoak direnez, ezinbestekoa da ere adituen profil profesionalak garatzea, hau da, komunikatzeko modu berriak eta kazetaritzarako adierazpide berriak lantzea».
Ekitaldi guztiak streaming bidez emango dituzte: astelehenean, fact-checking-aren (gertaeren egiaztatzea) erronken inguruan mintzatuko dira Marilin Gonzalo (Newtral), Jokin Zubieta (VOST) eta Stephane M. Grueso (Maldita). Egun berean, hitzaldi bana emango dute Pablo J. Boczkowski Northwesterngo Unibertsitateko (AEB) irakasleak eta Nikki Usher Illinoisko Unibertsitateko (AEB) irakasleak. Asteartean, podcasten inguruko mahai inguru bat egingo dute honako solaskide hauekin: Maider Galardi Berria FMko kazetaria, Jon Lamarka (Gaztea), Ainhoa Etxebeste (Euskadi Irratia), Eneritz Arzallus (Argia) eta Oier Aranzabal.
EHUren ziberkazetaritza biltzarra egingo dute datorren astean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu