Eguzkiaren izpiak, Aihotz plazako benetako protagonistak

Gasteizko jaietan, euskal kultura biltzen duen eremu nagusia da Aihotz plaza.Beroa dela eta, labe bihurtu da jaietako lehen egunetan

Gasteiz
2015eko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Trikitiaren soinuek iratzarri zuten atzo Gasteizko Aihotz plaza, hiriburuak euskal kulturari eskaintzen dion tokia den aldetik. Udal folklore akademiako trikitilariek hasiera eman zieten atzoko jarduerei, eguzkia esnatzen ari zen bitartean... baita ondo esnatu ere: plazan egongo ziren jarduera guztiak albo batera utzita, eguzkia izan zen, duda izpirik gabe, atzoko protagonista nagusia.

Bertso saioa heldu zenerako, eguzkiak gogorren jotzen zuen momentua ailegatu zen, termometroaren marka 38 gradura iritsi baitzen. Irati Andak, Asier Rubiok, Jone Uriak eta Sustrai Colinak eskainitako saioa aurrera joan ahala, hura ikusteko irrikan zetorren jendea andanaka pilatuz joan zen itzala emango zuen edozeren pean. Batzuek haizemaileak atera zituzten, freskatzeko asmotan; haizemailerik ez zutenek eskura zuten edozer erabiliz sortzen zuten freskatzeko airea: eskuorriekin, egunkari edota aldizkariekin, poltsan aurkitzen zuten edozerekin... eta, halakorik ezean, eskuekin berekin. Baina ezin leundu giroan zegoen sargoria: Aihotz plazak Saharako basamortuarentankera zuen atzo.

Plazan dagoen txosna bakarretik ere izan zuten zer esanik atzoko eguraldi kiskalgarriariburuz. «Badirudi, gainera, zoruan dauden harri hauek beroa kontzentratzen dutela», dio Saioa Fernandez de Arangizek, GEU elkarteko txosnako kideak.

GEUk kudeatzen du Aihotz plazako txosna bakarra, «beste txosna guztiak unibertsitate gunean daudelako», baina, izatez, «txosna Gasteizko Blusa Mutil eta Nesken Batzordearena da». Batzordeak berak kudeatu beharrean, duela lau urtetik hona alogeran jarri dute, eta, lau urte horietan, elkarteak hartu du txosna hori kudeatzeko ardura. Elkarteko kideen erantzuna oso positiboa izan da: «Abuztuaren 4an egoteko jende gutxiago apuntatu zen, normala denez, baina, orotara, 150 bat pertsona pasatuko dira hemendik txanda egiten».

Fernandez de Arangizi txan- da «lasaia» suertatu zitzai-on. Eskertu zuen. Oro har, ez da mugimendu askorik izaten eguneko kontzertuak hasten diren arte: «Arratsaldeko zazpi- etan hasi ohi da benetako mugimendua... Ordu hori iritsi arte, nahiko lasai egoten gara hemen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.