Egunean Behin jokoaren denboraldiko finala jokatuko dute gaur

urtzi urkizu
2020ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Egunean Behin jokoaren hirugarren denboraldiko final handia jokatuko dute gaur, 19:00etan, eta zuzeneko telebista saioa egingo dute Youtuben —aurreko zazpi egunetan erabili duten formula errepikatuta—. Final horretan, honako hauek parte hartuko dute: hirugarren denboraldiko ehun onenek, zozketa bidez txartela lortuko duten ehun jokalarik, joan den igandeko ehun onenek, eta babesleen eta antolatzaileen gonbidatu batzuek.

Lehen saria asteburu bat izango da hotel batean, bi pertsonentzat; bigarren saria, afari bat sagardotegi batean, bi pertsonentzat; eta hirugarrena, 50 euroko txartel bat Elkar dendetan erosketak egiteko. Hirugarren sariaren pareko beste bi banatuko dituzte, zozketaz. Horrez gain, aurreneko hamar sailkatuek Egunean Behineko opari poltsa bat eramango dute. Sariek asmo jakin bat dutela jakinarazi dute: «Egoera honetatik irteten garenean, orduan disfrutatzekoak dira».

Codesyntax enpresako arduradunak «pozik» daude aurreko astean egin dituzten Youtubeko emankizunekin. 2.000-3.000 ikusle artean izan dituzte egunero, eta, gero, bideo bakoitzak 900 ikustaldi inguru.

Ez dute zehaztu noiz iritsiko den laugarren denboraldia. «Inork ez daki noiz iritsiko den».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.