EFEMERIDEAK. Carlos Garaikoetxea EAEko lehendakari

2008ko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
1980. urteko apirilaren 9an, Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zuten. 1985. urte arte izan zen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lehendakari. Urte horretan Jose Antonio Ardanzak hartu zuen lehendakari kargua.

1492. Lorenzo de Medici mezenas eta politikari italiarra hil zen.

1553. François Rabelais idazle frantziarra hil zen.

1626 . Francis Bacon filosofo britainiarra hil zen.

1821. Charles Baudelaire poeta frantziarra jaio zen.

1838. Londresko National Gallery museoa zabaldu zuten.

1865. AEBetako Banakuntza Gerra amaitu zen.

1933. Jean-Paul Belmondo aktore eta ekoizle frantziarra jaio zen.

1940. II. Mundu Gerran, Alemaniak Danimarka eta Norvegia inbaditu zituen.

1959. Frank Lloyd Wright arkitektoa hil zen.

1967. Boeing 737ak lehen hegaldia egin zuen, Seattle hiritik (AEB).

1977. Espainiako alderdi komunista legeztatzea erabaki zuen Adolfo Suarez presidenteak.

1998. Saudi Arabian 118 pertsona hil ziren Mekan, peregrinazio musulmandarraren azken egunean.

2003. AEBetako armadak Bagdad hartu zuen. Gero, irakiar talde batek Saddam Hussein presidentearen estatua botatzeari ekin zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.