Argazkigintza

Dolomiten gaineko ekaitz baten irudiak irabazi du udako argazki lehiaketa

Irakurleek epea zabalik dute beste hogei argazkiren artean bozkatzeko.

Ekaitza Dolomitetan, Udako Argazki Lehiaketa irabazi duen irudian. IKER ZUBIZARRETA
2023ko irailaren 12a
16:23
Entzun

«Mendia ala hondartza?». Aukera horiekin hasten dira asko udako oporretan pentsatzen. Urtero legez, ehunka irakurlek oporretako argazkiak bidali dituzte BERRIAk antolaturiko udako argazkien lehiaketara, eta, irabazleen artean, eztabaida gutxi dago, mendia eta hondartza, biak, jaso dituztelako sarituriko irudietan. Beste sari bat ere egongo da, baina hori irakurleek aukeratuko dute, irailaren 13tik aurrera, astebetez. Jasotako 407 irudietatik BERRIAk aukeraturiko hogeiren artean bozkatuko dute.

Arrasateko (Gipuzkoa) Iker Zubizarretak irabazi du lehenengo saria, mendiko argazki batekin. Izan ere, Dolomitetan egon da, Italiako ekialdeko Alpeetan, eta ekaitza, esne bidea eta ilargia tontorren gainean harrapatu ditu. Getariako (Gipuzkoa) Elkano jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du Zubizarretak. Michelin izar bat du Elkanok.

Bigarren argazki sariduna, berriz, hondartzan egin du Alvaro Company Lopez de Munain gasteiztarrak. Sopelako (Bizkaia) hondartza erretratatu du ilunsentian. Bi lagunentzako bazkaria irabazi du argazkilariak, Dimako (Bizkaia) Garena jatetxean, hori ere Michelin izar baten jabea.

Alvaro Company Lopez de Munain
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.