Dokumental erakustaldia

Lupa jaialdia hasiko da gaur, eta, bost egunez, film emanaldiak eta mahai inguruak eskainiko ditu

Mikel Zatarain (Donostia, 1983) zuzendariaren Branka dokumentala emango dute Lupa jaialdian. BERRIA.
Erredakzioa
2013ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Denera, 22 dokumental erakutsiko ditu seigarren Lupa jaialdiak gaurtik igandera, Donostian eta Errenterian (Gipuzkoa). Film emanaldiak eta dokumentalgintzari buruzko mahai inguruak eratu dituzte, eta sortzaileekin hainbat topaketa egingo.

«Sarbide zaileko filmak, proposamen arriskatuak, politiko eta pertsonalak; eta guztiaren atzean, hitz egin eta entzuteko gogoa duten pertsonak»; hala deskribatu dituzte antolatzaileek Lupa jaialdian emango dituzten lanak. Errenteriako Mikelazulo Kultur elkarteak eta Donostiako Banda Bat elkarteak antolatzen dute jaialdia.

Zabaltzeko, gaur, 20:00etan, Mikelazulo elkartean, Errenteriako Zintzilik Irratiaren historia kontatzen duen 27 urte ez dira ezer lana emango dute.

Ostegunean, Guardetxean (Urgull mendia, Donostia), Sergio Oksmanen Una historia para los Modlin filma erakutsiko dute. Hainbat sari irabazitakoa da. Ondoren, Le Cordon filma estreinatuko dute. Cecile Juan zuendariak berak aurkeztuko du lana.

Euskal Herriko sortzaileen lanak ikusi ahal izango dira, aurten ere: Jesus Palaciosek Oteiza eskultorearen inguruko Casa Vacía aurkeztuko du, eta Mikel Zatarainek Branka dokumentala. Egitarau osoa ikusteko, www.lupadoc.com gunea.

LUPA JAIALDIA

Noiz. Igandera arte.

Non. Errenteria eta Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.