Bigarren urtea da Uso Pop elkarteak jaialdia antolatzen duela. Aurreko urteko gogo eta indar berarekin itzuli dira, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Haurrekin hasten da jaialdia. Xan Errotabehere ipuin kontariak haur guztiak Lizarietako oihanean zehar txango bat egitera eramango ditu. Ondoren, 19:00etan, kontzertu gunea irekiko da.
Francois and The Atlas Mountains taldeak emango dio hasiera musika kontzertuei. Zuzenekoak indar handiarekin egiten dituen taldeak; sortzen duen pop musikari doinu afrikarrak eta elektronikak sartzen dizkiete.
The Suicide os Western Culture taldeak postrocka eta elektronika uztartuta publizitatean gezurrik ez dela esanez etorriko dira jaialdira.
Mars Red Sky jaialdiko rock indartsuena joko duen taldea da. Oso gustura daude talde horrek jaialdian parte hartu behar duelako.
Mobydick Eneko Buzakoren taldea da. Hego Euskal Herrian kontzertuan jo baldin badu ere, Iparraldean jardungo duen lehen aldia izango da.
Maite Arroitajauregiren taldea da Mursego. Biolontxeloarekin eta beste hainbat musika tresnarekin indie estiloan aritzen da.
USO POP JAIALDIA
Non. Sarako Lizarietako Lepoan (Lapurdi).
Noiz. Gaur, 18:00etan hasita; 19:00etan, kontzertuak.
Doinuak hegan Uso Popen
Uso Pop jaialdia gaur 18:00etan hasiko da, Sarako Lizarietako lepoa kontzertuz estaltzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu