Doctor Deseo, antzokietatik at

Doctor Deseo antzokietan aritu da azken diskoa aurkezten, eta orain kalean emango dituzte kontzertuak

Francis Diez, Doctor Deseoko abeslaria. JON URBE.
Erredakzioa
2012ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Martxoan abiarazi zuen Doctor Deseo Bilboko taldeak Al amanecer, seguir soñando disko berria aurkezteko bira. Ordutik, Elorrioko, Bilboko, Donostiako, Iruñeko, Gasteizko, Ermuko, Bartzelonako eta Madrilgo aretoetan eman dituzte kontzertuak. Orain, kalera egin dute salto. OndarroakoItsasaurre plazan (Bizkaia) izango dira gaur, gauerditik aurrera.

Hamairugarren lan horretan ametsezko mundu bat sortu nahi izan dute; ez soilik abestiek transmititzen duten mezuarekin, baita kontzertuak egiteko giro aproposa bilatuz ere. Horregatik hautatu zituzten antzokiak biraren lehen zatirako. Ohi baino abesti motelagoak sortu dituzte, eta ikus-entzuleek aulkietan eserita gozatu ahal izan zuten emanaldiez. Udako giro epela aprobetxatuz, kanpora irten da Doctor Deseo. Aulkiak atzean utzi badituzte ere, ez dute magiarik galdu. Oihal gorri batek estaltzen du agertokia, eta horren atzean agertzen dira bost taldekideak, Je t'aime, moi non plus abestiaren doinu leunak entzun ostean, beti bezala. Francis Diez (ahotsa eta gitarra), Josi Jimenez (baxua), Aitor Agiriano Toro (gitarra), Raul Lomas (teklatua) eta Txanpirekin (bateria) batera, Virginia eta Joe aritzen dira kontzertuetan; lehenak koruak egiten ditu, eta bigarrena, berriz, haizeko tresnekin aritzen da.

DOCTOR DESEO

Noiz. Gaur, 00:00etan.

Non. Itsasaurre plazan(Ondarroa, Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.