Neandertalgo gizakiaren zeluletako nukleoko DNA erauztea lortu dute, lehen aldiz, aztarnategi bateko sedimentuetatik. Siberiako bi aztarnategietan eta Atapuercakoan (Burgos, Espainia) izan da, Science-n argitaratu dutenez. EHUko ikertzaileek parte hartu dute aurkikuntzan.
Erauzi izan dute zeluletako mitokondrietako DNA sedimentuetatik, baina ez nukleotik. Aukera horiei esker, giza fosilik eduki gabe lor daiteke DNA, identifikatu daitezke leku jakin batean egon ziren gizakiak, eta informazio zehatzagoa eskura daiteke.
DNA nuklearra lortu dute sedimentuetatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu