Ikus-entzunezkoak

Disney Plusek erabaki du Kote Cabezudoren inguruko dokumental saioa ez ematea

Sr. Mono ekoiztetxearen esku daude En el nombre de ellas dokumental saioaren eskubideak, eta beste plataforma edo telebista batek estreinatuko du. Hainbat emakumek saioan kontatzen dute Cabezudok bortxatu eta mehatxatu egin zituela, eta nola haien argazkiak webgune pornoetan jarri zituen.

'En el nombre de ellas' saioa. DISNEY PLUS
urtzi urkizu
2022ko abenduaren 12a
14:21
Entzun

Disney Plus plataformak azaroaren hasieran iragarri zuen Kote Cabezudo auzia-ren inguruko dokumental saio bat estreinatuko zuela azaroaren 23an. Lau ordu eta erdiko lanean, Kote Cabezudo salatu zuten hainbat emakumeren lekukotzak jaso zituen Sr. Mono ekoiztetxeak. Preso dago Cabezudo 2018ko udaberritik. Epaiketa aurten egin dute, martxoaren 7tik apirilaren 13ra. 28 urte eta bi hilabeteko zigorra jarri diote. Prozedura judiziala xehe-xehe kontatzen da saioan. Eduardo Mendoza kazetariak zuzendu du dokumental saioa, eta BERRIAren galderei erantzun zien azaroaren 20an.

Iritsi zen azaroaren 23a, baina plataformak ez zuen estreinatu En el nombre de ellas (Haien izenean) dokumental saioa. Disneyk ez zuen inolako argibiderik eman orduko hartan.

Oraingoan ere ez du argibiderik eman Disneyk. Baina, BERRIAk jakin duenez, plataforma horrek ez du estreinatuko Cabezudoren gaineko dokumental saioa. Sr. Mono ekoiztetxeko iturrien arabera, dokumental saioaren eskubideak itzuli dizkio Disneyk ekoiztetxeari. Horrenbestez, Sr. Monok programa saltzea lortuko balu, beste plataforma edo telebista batean estreinatuko litzateke. Eduardo Mendoza saioko zuzendariak BERRIAri esan dio dokumentala beste leihoren batean emitituko dela, eta datozen egunetan jakinaraziko dutela non.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.