Osasuna. Elikadura

Disfagia: janaria irensteko zailtasunari aurre egiten

Digestio aparatuaren gihar ehunari eragiten dio disfagiak. Gaixotasun hori dutenek, adinduak asko eta asko, ezin dute edozein janari hartu, ahoko eta eztarriko giharren ahulezia baitute. Hala, dieta bereziak egin behar izaten dituzte; turmix dieta, adibidez.

Purean jan behar izaten dute disfagia duten gaixo ugarik. Haiek osasungarriak eta erakargarriak egitea garrantzitsua da. LACOCINADELALMA.
Cristina Perez.
2011ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Janaria irensteko zailtasunari esaten zaio disfagia. Sarritan pertsona helduek dute gaixotasun hori. Zahartzearen ondorioa da, eta digestio aparatuaren gihar ehunari eta inerbazioari eragiten die. Batez ere, ahoko eta eztarriko giharren ahultasunagatik eta koordinazio faltagatik gertatzen da disfagia. Hori dela eta, digestioa ez da behar bezala egiten, eta irenstea eta mutxikatzea ezinezkoa izaten da.

Sintomak hurrengoak dira: lerdea jariatzea, janaria ahoan denbora luzez irentsi gabe edu-kitzea eta janaria kontrako eztarritik sartzea. Batzuetan, gaitz hau elikagai solidoekin baka-rrik geratzen da agerian, baina gehienetan, elikagai likidoak irensteko arazoak ere eragiten ditu.

Gaixotasun honi aurre egiteko baliabide garrantzitsuetariko bat tratamendu dietetikoa da. Esate baterako, dietaren barruan janarien ehundura aldatzea. Dieta terapeutiko horri turmix dieta esaten diote.

Turmix dietarenezaugarriak

Dieta honek dieta normal baten patroi elikagarriei jarraitu behar die; beraz, energia aldetik (kilokaloria kopuruak), kaloria kopuru nahikoa izan behar du, eta elikagai guztiak (gantzak, proteinak, karbohidratoak, bitaminak eta mineralak) proportzio egokian egon behar dira. Horrela, elikadura urritasuna eta deshidratazioa saihestuko dira.

Elikagai aldetik osoa izatealortzeko, talde guztietako elikagaiak izan behar ditu dietak. Dieta honen ezaugarri nagusia janarien ehunduran dago. Janari guztiak pure gisa barneratu behar dira, eta horrek monoto-nia ekartzen du. Monotonia horretan ahalik eta gutxien erortzeko, kontu handia izan behar da elikagaien beste ezaugarriak zaintzen; hau da, janariak ematen dituen beste zentzuak zain- du behar da: menuak koloretsuak izatea eta zapore eta lurrin ezberdinekin jokatzea komenigarria da. Aldi berean, garrantzitsua da platerak gehiegi ez errepikatzea; alegia, aniztasuna egotea.

Horiez guztiez gain, komenigarria da gaixo bakoitzari bere dieta prestatzea.

Alde batetik, bakoitzak duen disfuntzioa zenbatekoa den, horri egokitu behar zaio. Gaixo batzuek janari likidoak onartzen ditu. Orduan, zukuak, saldak eta esnea hartu ahal dituzte. Beste batzuek janari bigunak ere onartzen dituzte, eta sardexkarekin desegin daitezke (patatak saltsan, banana…).

Bestetik, gaixoaren lehentasun gastronomikoei egokitzea komenigarria da, dieta atsegin bat lortu ahal izateko. Izan ere, kasu gehienetan, denbora luzean edo baita betiko ere egin behar izaten dituzte dieta terapeutiko hauek. Hobe atsegina izatea, hortaz.

Gastronomikoki atsegina izateak, pazienteak dieta jango duela ziurtatuko du, eta beraz, behar dituen nutriente guztiak barneratuko dituela.

Zer egin askotariko dieta atsegina lortzeko

Oso arrunta da turmix dieta batean kolore, zapore eta janari berdinez osaturiko pureak egitea. Pure hori osoa izan daiteke elikagai aldetik, baina aspergarria ere bai. Beraz, disfagiako gaixoak gero eta gutxiago jateko joera izan dezake, eta elikadura urritasuna jasateko arriskua. Hori gerta ez dadin, lehen esan dugun bezala, saiatu behar dugu haren gustuak errespetatzen. Horretarako, betidanik hartu duen menuari eustea komenida. Adibidez, disfagia izan aurretik haren bazkaria patatak errioxar erara, oilaskoa saltsan ilarrekin eta marrubiak baziren, turmix dietan egin beharko den aldaketa hurrengoa izango da: errioxar erako patataren purea, barazki eta oilaskoaren plater birrindua eta marrubizko irabiakia.

Zaindu behar denbeste gauza bat:gorputzaren jarrera

Jatorduetan, garrantzitsua da pertsona egoki esertzea, lerrokadura aproposa izateko digestio aparatuaren bideekin.

Irenste prozesua flexioarekin errazten da. Horrela digestioari laguntzen zaio, eta beheraldia salbuesten da. Bestalde, esertzeko moduak ere garrantzia dauka: 90 graduko angeluarekin tolestu behar da aldaka, sorbaldari zuzen eutsita une oro eta oinak lurrean daudela. Gainera, kontuan hartu jan eta gero etzan gabe egon behar dela 30 minutuz behintzat, aspirazio arriskua gutxitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.