Rosa Diez Urrestarazu kazetariak Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko kabinete zuzendari eta komunikabideen zuzendari lanak beteko ditu ekainetik aurrera. Izendapena gobernu batzordetik pasa behar da, eta datozen egunetan egingo dute hori. Horrenbestez, ETB1eko eduki zuzendari kargua utzi beharko du Diez Urrestarazuk datozen asteetan. Bere ordez ez dute inor jarriko ETBko euskarazko edukiak zaintzeko, eta Alberto Surio EITBko zuzendariak hartuko du ardura bere gain.
EITBko zuzendariak Euskadi Irratiko zuzendari izendatu zuen Diez Urrestarazu 2009. urteko udan. Iazko udazkenean, berriz, ETB1ko eduki zuzendariaren figura sortu zuten, eta Urrestarazu hautatu zuten zeregin horretarako. Euskadi Irratiko zuzendaria Felipe Juaristi da ordutik.
Praktikan, urtarrilean hartu zuen ETB1eko edukien ardura Diez Urrestarazuk, eta denbora gutxi izan du euskarazko katean aldaketak egiteko. Finlandia eta Ibil2d saioak estreinatu dituzte. Eta, arratsaldeetan, Teletubbies ingelesez eta Sagarra da apple saioa jarri dituzte, berriro haurrentzako tarte bat eginda.
Komunikazioa
Diez Urrestarazu, Jaurlaritzako Kulturako kabinete zuzendari
Euskadi Irratiko zuzendari eta ETB1eko edukien arduradun karguak bete ditu Diezek bi urteotan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu