Diana Krallen kontzerturako sarrerak amaitu dira
MUSIKA. Uztailaren 25ean Donostiako Jazzaldian ariko da Diana Krall kantari kanadarra, Trinitate plazan. Kontzertu horretarako sarrerak amaitu egin dira da, baita Jerry Bergonzi Triok uztailaren 23an San Telmo museoan eman behar duen kontzerturakoak ere. Harrera beroa ikusita, Bergonzik beste kontzertu bat programatu du: uztailaren 24an izango da, Viktoria Eugenia Clubean. Kursaal auditoriumerako abonamenduak ere amaitu egin dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu