Desafioa munduaren itzuliari

Gorakada konpainiaren 'Munduari itzulia' antzezlana ikusgai izango da gaur, Donostian

Jules Verneren lana oinarritzat hartuta, Munduari itzulia lana sortu du Gorakada konpainiak. BERRIA.
Erredakzioa
2013ko apirilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jules Verne idazlearen Le Tour du monde en quatre-vingts jours lana oinarritzat harturik, Gorakada konpainiak Munduari itzulia antzezlana estreinatu zuen orain egun gutxi. Gaur emanaldia egingo dute, 17:30ean, Donostiako Antzoki Zaharrean.

Haurrek antzezlanean gozatzeko parada izango dute, oholtza gainean txotxongilo barregarriak eta keinu antzerkia izango baita nagusi. Verneren lanean ez bezala, antzezlanaren erronka izango da munduari 60 minututan ematea itzulia. Vernek 80 egunetan aurreikusi zuen.Horretarako, Fhileas Fogg protagonistak ezingo du denborarik galdu, munduaren itzulia denbora tarte horretan egitea lortu nahi badu behintzat. Ikuskizunak zuzeneko musikaren laguntza izango du oholtza gainean, hainbat giro sortzeko asmoz. Fogg protagonistaren bidaia girotuko du musika horrek. Fran Lasuen musikaria arduratu da musikaz.

Jose Ibarrola eta Javi Tirado dira zuzendariak, eta Jose Kruz Gurrutxagak, Aritza Rodriguezek eta Miren Larreak osatzen dute aktoreen zerrenda. Horiekin batera, Mikel Gaztañaga musikaria izango da oholtzan. Gorakada konpainia 1987. urtean sortu zuten, eta ia hogei bat lan egin ditu ordutik.

'MUNDUARI ITZULIA'

Noiz. Gaur, 17:30ean.

Non. Donostiako Antzoki Zaharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.