Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen inguruko ikus-entzunezko batekin hasiko da gaur Dapa proiektuaren bigarren denboraldia. Kultur sorkuntza bizipozaren epizentroan jartzea xede duen ikus-entzunezko bat sareratuko dute bi astetik behin, uda bitartean. Dapa.eus atarian, Dapa-ren sare sozialetan eta Berria.eus webgunean izango dira ikusgai atal guztiak.
Ibrahima Balderen eta Amets Arzallusen artean idatzi duten Miñan liburuaren inguruko erreportajea ikusi ahalko da gaur. Bertan, Arzallusek Balderengana bisitan Madrilera egiten duen bidaia erakusten da, eta, bide batez, liburuaren nondik norakoez, ahozko literaturaz eta migranteen aferaz hitz egingo dute.
Gaurtik hasita, bi astean behin, erreportaje berri bat sareratuko dute. Saio bakoitzak kultur adierazpen edo sortzaile bat izango du ardatz, eta ikus-entzunezkoen barrunbeak ere sormenetik marraztuko dituzte, nortasun mutanteekin eta forma aldakorrekin. Lehen denboraldiak zortzi sortzaile izan zituen protagonista —guztiak Dapa.eus webgunean ikus daitezke—.
Dinamoa sormen gunea da proiektuaren habia. Jalgi plaza ibiltariak sustatutako proiektua da, eta Fagor Fundazioaren eta BERRIAren babesa jaso du.
'Dapa'-ren bigarren denboraldia hasiko dute gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu