Dantza magiaren landareria

Momix konpainia azken lana taularatzen ari da Bilbon: 'Botanica', naturaren multimedia ikuspegia

Dantza eta efektu bereziak erabiltzen ditu konpainiak. MAX PUCCIARIELLO.
Erredakzioa
2011ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Dagoeneko 30 urte daramatza Momix konpainiak dantzarekin eta argiekin magia sortzen saiatzen. Taldearen azken ikuskizuna Bilbon ematen ari dira atzotik. Botanica lanean, naturaren formak aztertzen dituzte, dantzaren, musikaren, argiaren eta ikus-entzunezkoen bidez.

Txori kantuekin, Vivaldiren Lau Urtaroak lanarekin eta Peter Gabrielen musikarekin, naturaren aldaketak erakutsi nahi dituzte. Jantziak, irudiak, panpinak eta beraientzako eginiko efektu bereziak erabiltzen dituzte, mundu organikoaren etengabeko mugimendua irudikatzeko. Izan ere, metamorfosiaren ideian dago oinarrituta ikuskizuna. Gorputz bat txori, erle edo harri bilakatzen ikusiko dute antzokira joaten direnek. Umorea ere badu lanak: erleen sexualitatearekin eta bestelako izakien maite bideekin jolasten dira. Iaz, konpainiaren Opus Cactus lana ikusi ahal izan genuen Euskal Herrian. Publizitate munduan lan asko egin du taldeak, besteak beste iragarkiak, Mercedes eta BMWrentzat. Igandera arte arituko dira Arriaga antzokian, eta denera, zazpi emanaldi egingo dituzte.Gaur ikuslearen eguna izendatu dute, eta merkeagoa izango da sarrera, 7,20 eta 29 euro artean. Bestela, 9,60 eta 38 euro artean.

BOTANICA

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Arriaga antzokian, Bilbo.

Hurrengo emanaldiak. Ostiralean, 20:00etan. Larunbatean, 18:00etan eta 22:00etan, eta igandean, 19:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.