'Chernobyl' telesaila HBOn, maiatzaren 7an
LONDRES. Sky eta HBO kateen artean ekoitzi dute Chernobyl telesaila, eta Hego Euskal Herrian ikusi ahalko da maiatzaren 7tik aurrera, HBOren streaming-eko plataforman. Ukrainan 1986an gertatu zen istripu nuklearra kontatuko du fikzioak, bost ataletan. Aktore protagonistak Jared Harris, Stellan Skarsgard eta Emily Watson dira. Craig Mazinek sortu ditu gidoiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu