Gaby Etxebarnek argitaraberri du oraingo Sarako Idazleen Biltzarrean Ma vie avec les autres (Maiatz, 2020). Alduden sortua, ezagutu zuen Miranderen Chabagno, bai eta apez honen anaia ere, Aldudeko auzapeza baitzen, garaian.
Gaby Etxebarne serora izan zen, eta liburuko pasarte batean, 1953-56ko aldiaz ari da, Tolosa (Okzitania) hurreko Motte komentuan zela. Emakume bat noizbait aberatsa izana, dute fundatzaile eta superiora. Etxebarnek idatzi duenez, komentu barruan ere… «Haren bizia ez zen sobera aldatu; laster bildu zituen ingurura hainbat emakume sumiso [moja gazteak], eta neskame balira bezala tratatzen zituen; Atzerriko Misioetako jaun apezek bokazio berriak bilatu zizkioten; besteak beste, gure amaren ahizpa, Marianne, nerabezaroaz gero ohitua ordurako, pertsonalitateak zerbitzatzera eta errespetatera. [Marianne] Aldudeko Chabagno auzapezaren arrebaren sehi egin zen; Chabagno famatua zen mugaz gaindiko aferak usu, garai hartan, konpontzen asmatu ohi baitzuen. Laborariek ontsa errespetatzen zuten Chabagno auzapeza. Bazuen anaia bat, Atzerriko Misioetako apeza, udak Alduden ematen zituenak; ezaguna zen bere autoritarismoagatik. Behin baino gehiagotan sufritu zuen hori gure aitak, nahiz bere burua defenditzen ere zuen, eta horixe ez zuten atsegin bi anaiek, zeintzuk ahalegindu baitziren gure aitari bere hargin lana zailtzen. Gure aita duintasuna begiratzen saiatzen zen, horrek zenbait herritarren artean eragiten zuen eskandalua gorabehera, harrituak baitziren ikusirik gure aitak ez zuela hierarkia beste gabe errespetatzen».
Egiaz eta begiaz
Chabagnotarrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu