Canal+ filmik gabe, aretoak irekiko dituzten egunean
PARIS. Hilaren 22an zabalduko dituzte zinema aretoak Lapurdin, Nafarroa Beherean, Zuberoan eta Frantzian. Irekiera babesteko, Canal+ ordainpeko kateak egun horretan ez du pelikularik emango. 1984an katea sortu zenetik, lehen aldiz gertatuko da hori. Keinu sinbolikotzat jo dute katearen arduradunek, eta egun horretan ikus-entzuleak zinemara joateko animatu nahi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu