Camaron eta Cohen omenduko ditu Flamenco On Fire-k

2017ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
MUSIKA. Hilaren 22tik 27ra, Flamenco On Fire jaialdia laugarren aldiz egingo dute Iruñean. Urtero moduan, Sabicas musikari iruindarraren omenez egingo dute festibala, baina aurten, zendutako beste bi musikari ere hartuko dituzte gogoan: Camaron de la Isla, haren heriotzaren 25. urteurrenean, eta Leonard Cohen, iaz hil zena. Pedro El Granaino eta Duquenderen eskutik iritsiko da Camaronen omenezko kontzertua, hilaren 23an. Haiez gain, Antonio Carmona, Miguel Angel Cortes, Tomasito, Miguel Poveda, Juan Manuel Cañizares eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Rafael Riqueni, Kiki Morente, Juan Habichuela Nieto eta Arcangel igoko dira, besteak beste, Baluarteko, Zentral aretoko eta Tres Reyes hoteleko agertoki nagusietara. Doako saioak ere izango dira kaleetan, tartean, Pepe Habichuelarena, aurrez jaialdian egondakoa. Arte flamenkoari buruzko jardunaldiak ere egingo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.