'Burubero' saioaren 100. atala emango dute gaur
TELEBISTA. Irailean estreinatu zuen Kike Amonarriz aurkezleak Burubero lehiaketa, eta gaur 100. atala aireratuko dute. Udazkenetik, 100.000 euro banatu ditu saioak. Saririk handiena Peru Dominguez lehiakideak eraman zuen, otsailaren 11n: 27.000 euro. Lehiaketa «entretenigarri eta umoretsu» gisa planteatu zuten saioa Amonarrizek eta haren taldeak. Ohi bezala, bost lehiakide arituko dira gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu