Hilberria

Bud Spencer hil da, 'spaghetti western'-etako izarra

Spencerrek hainbat film egin zituen Terence Hill aktorearekin batera. Bideoa: 'Lo chiamavano Trinita' filmeko pasarte bat. [youtube]https://youtu.be/XwhZwnQNPCM[/youtube]

2016ko ekainaren 28a
18:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Berezko izena Carlo Pedersoli bazuen ere, Bud Spencer gisa egin zen ezagun. Aktore italiarra joan zen astelehenean hil zen, 86 urterekin.

1929an jaio zen, Napolin; aktore ez ezik, gidoilari, ekoizle eta Italiako igeriketa txapelduna ere izan zen, eta hiru aldiz hartu zuen parte Olinpoar Jokoetan. Spencer, hala ere, Terenc Hill aktorearekin egindako filmei esker egin zen ezagun. Bien artean hainbat spaghetti western egin zituzten, horietan ezagunena ziurrenik Lo chiamavano Trinita (1971). Horren aurretik egin zituen, ordea, beste batzuk ere, besteak beste Quo Vadis (1951) eta Dio perdona... Io no! (1967).

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.