Hauteskunde eguna dute gaur Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, eta departamendu eta eskualde bozen bigarren itzuliko emaitzen berri xehe-xehe emango dute BERRIAk eta Euskal Irratiek (Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Xiberoko Botza eta Antxeta Irratia). Elkarlanean arituko dira iluntzean egunkaria eta lau irratiak datuen kontakizuna egiteko. Kantonamenduen emaitzekin albiste bat eguneratuko du BERRIAk webgunean; beste batean, eskualdeetako datuak emango ditu; eta Korsikan gertatzen denaren berri ere emango du.
ETBk ez du emankizun berezirik egingo, eta albistegietan emango du bozen berri. Bihar, ETB1eko Iparraldearen orena saioan bozen inguruan arituko dira, 15:00etan. Goizean ez dute informaziorik emango, Egun on Euskadi saioaren denboraldia ostiralean amaitu baitzen.
Bozen berri emango dute gaur gauean BERRIAk eta Euskal Irratiek

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu