Bost kontinenteak hurbilduko ditu beste behin Mundumira jaiak

Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan egingo dute munduko kulturen festa, maiatzaren 18, 19 eta 20an

Munduko kulturen elkargunea izango da aurten ere Mundumira. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Leintz-Gatzaga
2012ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan (Gipuzkoa) antolatu dute aurten munduko kulturen Mundumira jaialdia. Maiatzaren 18tik 20ra bitartean bi herri horietara joaten direnek ekitaldi anitzetan parte hartzeko aukera izango dute.

Aurreko ureetan bezala, kultura, turismoa eta kirol jarduerak uztartuko ditu jaialdiak, eta Debagoiena eskualdearen irudia Euskal Herrira zabalduko dute. Euskal Herria aldizkaria, Ginmusika ekoizpen etxea eta Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Saila arduratu dira Mundumira antolatzeaz, baina eskualdeko hainbat elkartek, enpresak eta gobernuz kanpoko erakundek ere lagundu dute. Atzo eguerdianaurkeztu zuten egitaraua, Leintz Gatzagako udaletxean.

Bost kontinenteetako kultur adierazpenek dute lekua Mundumiran. Hala, musika eta antzerki emanaldi ugari ikusi eta entzun ahal izango dituzte bertaratzen direnek. Hainbat formatu eta ordutan izango dira emanaldiak. Izan ere, gaueko kontzertuak, kaleko emanaldiak, kontzertu txikiak eta dantzaldiak daude aurtengo egitarauan. Kontzertu handien artean, nabarmentzekoa da La Pegatina talde kataluniarrak eta Esne Beltzak maiatzaren 19an Eskoriatzan emango dutena, 21:30ean hasita.

Umeek ere izango dute euren gunea: puzgarriak eta jolasak izango dira Eskoriatzan larunbat eta igande eguerdian, Irrien Lagunen eskutik. Trukerako eta eztabaidarako kultura anitzeko foroak egongo dira aurtengo Mundumiran. Azokek ere tarte handia izango dute, eta hainbat gairen inguruan jarduteko aukera emango diete bisitariei: mendiaren eta mendiko ibilaldien inguruko edukiak ikusgai izango dira, baita gastronomia zein artisautzaren ingurukoak ere.

Elkartasun Foroak osatuko du Eskoriatzako gunean izango diren azoken zerrenda, eta foro horrek gobernuz kanpoko erakundeen jarduna ezagutzera emango du. Bertan salduko da jaialdiko elastiko solidarioa, eta ateratako diruarekin Debagoieneko GKEen proiektuak finantzatuko dituzte. Mundumira antolatzen hasi zirenetik atera dute antolatzaileek kamiseta solidarioa.

Lehen Ekoferixa

Mundumiraren berrikuntzetako batlehenengo Ekoferixa izango da. Janari lasaia gastronomiaren eta produktu ekologikoenazokan, erakusketetan, hitzaldietan eta produktuen dastatzeetan parte hartzeko parada eman- go du Ekoferixa azokak. Bestalde, eskualdeko ingurumenaeta ondarea ezagutzekoirteera ugari antolatu dituzte astebururako.

Eskoriatzako Torrebason dohainik kanpatzeko aukera egongo da, eta bi herrien arteko autobusak egun osoan ibiliko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.