Bihar BERRIA-n

Bizitzako oztopoak gaindituz, aurrera

Bizi esperientzia gogorrak izan dituzten hiru herritarren testigantzak jasoko ditu biharko ‘Bizigiro’ sailak. Zer egoera pairatu behar izan dituzten eta zer gainditze bide hautatu dituzten azalduko dute lehen pertsonan.

jarraia192928.jpg
Uxue Gutierrez Lorenzo
2021eko urtarrilaren 29a
14:16
Entzun

Izaro Lasak, Fernando Mitxelenak eta Alain Irazuk oso bizitza ezberdinak izan dituzte, baina denek egin behar izan diete aurre hainbat gaitz, istripu eta ezbeharri. Lasak heriotza presente izan du bizitzan modu askotan: ahizparen suizidioa, aitaren suizidio saialdiak, beste ahizpa baten istripua, eta, azkenik, koman utzi zuen bizikleta istripua. Mitxelenak, berriz, distrofia muskularra du jaiotzaz, eta, apurka, giharretako indarra galduz doa; egun, gurpil aulkian mugitzen da. Irazuk auto istripu batean hanka galdu zuen orain 26 urte, eta, ordutik, hanka bakarrarekin bizitzen ikasi behar izan du. Denak ala denak, gainditze istorioak.

Kirola eta idazketa aipatu dituzte gainditze tresna gisa. Bizipen horietatik guztietatik ikasitakoa eta aurrera egiteko mekanismoak sakon esplikatuko dituzte hirurek biharko Bizigiro sailean.

Gainditze istorioez gain, Errusian euskara ikasten ari diren herritarren esperientzien berri emango du Bizigiro-k bihar. Moskuko Estatu Unibertsitatean euskara ikasten dutenen motibazioak eta ikasketa prozesua ezagutzeko aukera izango du irakurleak.

Norvegiarako bidaia gordin bat proposatuko du Mikel Yarzak telesailen atalean. 2011. urtean Norvegian 77 hildako eragin zituen eskuin muturreko sarraskia fikzio bilakatu dute. 22 juli telesaila filmin plataforman dago ikusgai.

Zinema estreinaldiei dagokionez, plataforma digitaletan ikusgai dagoen No Mataras filma izango da hizpide. David Victori zuzendariak eginiko thriller iluna Movistar Plus eta Filmin plataformetan estreinatuko dute.

Azkenik, gastronomia atalean, Donostiako Parte Zaharreko La Viña jatetxeko gazta tarta izango da mintzagai. Izan ere, The New York Times egunkariaren arabera, aurtengo «zaporerik onenetariko» bat da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.