Tragikomedia absurdo gisa definitzen dute sortzaileek Urak ttiki dire antzezlana. Gilkitxaro konpainiako Ane Zabalak eta Galder Perezek moldatu dute, Gaizka Sarasolaren testu batetik, eta biek jokatuko dute gaur Markina-Xemeingo (Bizkaia) gaztetxean.
Egoera gogor bat, era xamurrean kontatzea lortu nahi zuten Urak ttiki dire antzezlanaren sortzaileek. Ilargi pertsonaia bake bila joan da basora, eta ekintza bortitz bat egitera heldu da Willi. Bien arteko harremanak gorpuzten du istorioa. Ordubete inguru irauten du lanak, eta, ia denbora osoan, bi pertsonaiak daude agertokian, elkarrekin hizketan.
Normalean Perezek eta Zabalak sortzen dituzte Gilkitxaro konpainiaren antzezlanetako testuak. Lan honetarako, berriz, Sarasola idazle eta musikariari eskatu zioten testua.
Gilkitxarok 20 urte daramatza lanean. Zabala eta Perez hasieratik daude eta beraiek osatzen dute orain taldearen muina.
Beti aritu dira euskarazko antzerkia sortzen, ikusleekiko hurbiltasuna helburu. Izan ere, ikusleak euren lanetan ahalik eta gehien sartzen saiatzen dira. Besteak beste, Honolulu, leku bat, 8 begi etaMirande kabareta ikuskizunak taularatu dituzte azken urteotan.
ANTZERKIA
Noiz. Bihar, 20:00etatik aurrera.
Non. Markina-Xemeingo (Bizkaia) Akerbeltz gaztetxean.
Bizitza bezain absurdoa
Gaizka Sarasolaren testuarekin Ane Zabalak eta Galder Perezek sorturikoa, Markina-Xemeinen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu