Bizipozaren jaia

Bizipozaren jaia ospatu dute Errenterian

Bizipoza osatzen duten 33 elkarteek stand-ak jarri dituzte Zumardian, haien buruak ezagutzera emateko.

Haur bat, tailerretako batean egindako muralari begira. MAIALEN ANDRES, FOKU
2018ko irailaren 29a
08:29
Entzun

Bizipozaren jaia ospatute gaur Errenterian (Gipuzkoa); Bizipoza elkartea osatzen duten 33 elkarteak ezagutzera emateko asmoz. Egun osoan zehar jolasak, tailerrak eta dantzaldiak izango dituzte. Elkarte horiek guztiek haurren eta familien ongizatea dute helburu. Errenteriako Juneren Hegoak eta Mindara elkarteekin batera antolatu dute jaia.

Bost gune ditu Bizipozaren jaiak: Elkartasuna gunean, Zumardian, elkarte bakoitzak bere gunea osatu du, egiten duten lana ezagutarazteko asmoz. Zumardian bertan daude, halaber, Irria eta Tximeleta guneak. Gernika plazan tailerrak eta puzgarriak jarri dituzte, eta Merkatuzarren bazkaria eman dute.

Egitarau oparoa osatu dute egunean zehar. Goizean, Irrien Lagunek Piko-piko jolasak egin dituzte bertaratutako familiekin. Eguerdian, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ikuskizuna egin dute, eta arratsaldean, dantzaldiaz gain, Go!azen-eko aktoreak izango dira bertan, haurrekin argazkiak ateratzeko.

Oiartzun Irratia eta Info7 irratia zuzenean aritu dira bertatik, eta banaka banaka, elkarte bakoitza haien gunetik pasa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.