Bilbo aldean 21 urte emititzen zeramatzan Tas-Tas irrati libreak itxi egin ditu ateak. Urte hasieran jakinarazi zuten, komunikatu baten bidez, uda ondoren irratia itxiko zutela. Azaldu zutenez, irratiaren egoera zela-eta ezin zituzten helburuak bete, ezta zeukatena mantendu ere, eta horregatik erabaki zuten proiektua amaitzea.
Igandean egindako ezohiko batzarrean erabaki zuten irratiaren ondasunak (altzariak, tresneria, artxiboak...) Bilboko Aste Nagusiko Zaratas konpartsari utziko dizkiotela oraingoz. Baina batzar horretan ere irratiko bazkideek erabaki zuten konpartsak 97 Irratiari eman beharko dizkiola tresneria eta altzariak Bilboko Alde Zaharrean estudioa eraikitzen dutenean.
97 Irratia, oinordeko
97 Irratia Tas-Tas irratiaren estudio berean hasi zen lanean irailaren 30ean Hala Bediren laguntzaz. Gaur egun, 50 bazkide ditu, eta datozen 3 hilabeteetan 100 bazkide baino gehiago izatea lortu behar du irratiak dituen gastuei aurre egin ahal izateko. Orian, dirua batzeko kanpaina bat jarri dute martxan, zabalik eustea bermatu ahal izateko.
Komunikazioa
Bilboko Tas-tas irrati libreak ateak itxi ditu 21 urteko lanaren ondoren
Tas-Tas irratiak jarduera eten du, eta bere ondarea Bilboko Zaratas konpartsari utzi dio oraingoz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu