Bilbo Hiria irratiak saio berezi batekin ospatu ditu bere 25 urteak

Atzoko saioa, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU.
urtzi urkizu
2022ko ekainaren 11
00:00
Entzun
25 urte, 25 ikuspegi izenburupean, Bilbo Hiria Irratiak 25. urteurrena ospatzeko irratsaioa egin zuen atzo Bilboko Azkuna zentroan. Xabier Monasterio aritu zen aurkezle lanetan, eta, hasieran, alboan izan zuen Jabi Zabala, irratiko beteranoetako bat. Bilbo Hiria Irratiaren iraganaren inguruko zenbait galdera egin zizkieten biei Anabasa programa berriko Jon Castañedak eta Amaia Arostegik. Monasteriok gogorarazi zuen Gabriel Aresti euskaltegiko irakasleak eta Zenbat Gara elkartea aritu zirela irratia sortzen, eta bi urte lehenago kafe antzokia zabaldu zutela. Zabalaren arabera, irrati komunitarioa da Bilbo Hiria Irratia: «Euskaldunok sakabanatuta gaude Bilbon, eta trinkotzean ekarpena egin nahi dugu».

Gogoan izan zituzten Mieltxo Monfort —2016an zendu zen— eta Jabi Lauzirika —2015ean hil zen— esatariak. Askotariko gonbidatuak izan zituzten, 25 urteotako aldaketak aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.