Berez, tradizioaren hasieran, munduko kontinenteen ordezkari ziren erraldoiak. Gaur, ordea, bilbotarrak edo ingurukoak dira irudikaturiko pertsonaiak, hala nola meatzariak eta zamaketariak. Horietan berrienak «Pitxitxi eta Lina emaztea» dira, Athleticen mendeurrenaren karietara sortutakoak.
Erakusketako erraldoi zaharrenak, berriz, «Terencio jauna eta Tomasa anderea» dira: Bilboko burgesiaren ordezkari.
Buruhandiak, haatik, gazteagoak dira, 2006tik aitzinekoak. Orotara dozena bat.
Bisita gidatuetan erraldoi eta buruhandiak fabrikatzeko prozesua azaltzen dute; zer materialaz eginak izan diren, esaterako: «Hasieran astunagoak ziren, eta pisua kentzeko aldatu izan dira materialak», erran du Barrenetxeak.
Euskarazko bisitak: gaur, abuztuaren 14an, 16an, 28an eta 30ean, egingo dituzte, beti 11:30ean, doan. Aste Nagusian, kalera aterako direnez, tarte horretan ez da bisita gidaturik izango.
'Bilboko erraldoiaketa buruhandiak' erakusketa
Irailaren 15era arte, Bilboko Euskal Museoan.