Bihar arte, hamaika ikuskizun Kaleka jaialdian, Lekeition

Lekittoko Deabruak taldeak 10. urtemuga ospatuko du. KALEKA.
2022ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
ANTZERKIA. Hiru egun eta hamalau ikuskizun; denak kalean, ohi bezala. Azken bi urteetan pandemiak eragindako gorabeheren ondoren, ohiko itxura hartuta hasi zen atzo Lekeitioko (Bizkaia) Kaleka kaleko antzerki jaialdia. Igandera arte, Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Espainiako konpainiek euren obrak erakutsiko dituzte jaialdiaren 32. aldian. Azken urteetan bezala, hiru ataletan banatu dituzte ikuskizunak. Kaleka Ofiziala sail nagusiak biltzen ditu obra gehien: besteak beste, Markeliñeren Psike, Ambae Companyren We All Live In A Box eta Kaputen Inkululeko. Sail ofizialean izango dira, halaber, Lekittoko Deabruak; jaialdian sortu zen taldea, orain hamar urte, eta orduz geroztik prestatu dituzten obra guztien zatiekin osatutako ikuskizuna taularatuko dute bihar, 23:30ean. Kalekaz Blai eta Kaleka Scratch sailetan ere beste hainbat lan izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.