Irun eta Hondarribiko (Gipuzkoa) alardeetan emakumeek pairatzen duten diskriminazioa eta erasoak gordinean kontatzen du Alardearen seme-alabak dokumentalak. Arrasaten (Gipuzkoa) emango dute gaur, eta solasaldia egingo dute ondoren Eneko Olasagasti zuzendariarekin eta Jaizkibel konpainiako kide batekin.
Jone Karresekin zuzendu du Olasagastik dokumentala, eta aurten estreinatu dute. Bi herriotan aurrez aurre dauden herritarrek elkar ulertzeko erabili nahi zuten zuzendariek dokumentala. Halere, pena du Olasagastik emakumeak baztertzen dituen alardearen aldeko jende gehiago prest agertu ez izanagatik filmean iritzi ematen. Gogorra da lana: azken hogei urteotako gatazkaren gordintasuna apaingarririk gabe erretratatzen du. «Ikuslea sentsibilizatzea, emozionatzea, gaiarekiko erreakzio bat sortzea nahi genuen». Halere, sentsazionalismoa saihesten saiatu dira dokumentalaren egileak.
Hondarribiko alardeko Jaizkibel konpainiako bi kapitain eta Irungo alarde mistoko jeneralaren bidez —hirurak emakumezkoak— kontatzen digute gatazkaren historia. Besteak beste, emakumeek alardean berdintasunez parte hartu nahi izan zutenean familietan eta kuadrilletan gertaturiko hausturaren berri ematen dute.
DOKUMENTALA
Noiz. Gaur, 18:30etatik aurrera.
Non. Kultur Ateko areto nagusian, Arrasaten (Gipuzkoa).
Bidasoa fundamentalista
'Alardearen seme-alabak' emango dute Arrasaten, zuzendariak eta Jaizkibeleko kide batek aurkeztuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu