Bidaia birtuala urpekoan

Euskal historian zehar bidaiatzeko aukera emango du 'Itsas Zabalean' bideo instalazioak

Donostia
2011ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Donostiako portuko, Kontxako badiako edota euskal kostaldeko itsas hondotik bidaiatzeko aukera ematen du Donostiako Untzi Museoak inauguratu berri duen bideo instalazioak.

Urpeko itxura du, eta mendeetan zehar hondoratuta egon diren aztarnekin egingo du topo bisitariak. Tartean ezusteren bat edo beste izango du.

Pasioz, ausardiaz, lan gogorraz eta abenturaz betetako itsas historiaren lekukoak dira bideoemanaldian agertutako aztarna horiek guztiak, eta haiei esker, euskal herritarrek itsasoarekinizan duten eta gaur egun duten harremana ezagutu ahal izango da.

Guztientzat

Bideo emanaldiak hamalau minutuko iraupena du eta denboran atzera bidaliko du ikuslea. Bidaia zehatza eta, era berean, entretenigarria da, etaadin guztietako jendearentzat da. Pedagogikoa baina gozatzekoa da bideoa, eta euskaraz, gaztelaniaz, frantsezezeta ingelesezikusi ahalko da.

Untzi Museoak,proiektu berritzaile honekin, bisitarientzat deigarria izango den museo bat sortu nahi du, aspergarritzat hartzen dutenen iritzia aldarazteko. Hala ere, etorkizunera begira ez dute helburu zehatzik jarri. Bisitariak gustura irtetearekin konforme dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.