Dantza

Bi urteko ibilbide oparoa

2016ko uztailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kukai dantza konpainiak bi urte pasatxo daramatza Gelajauziak ikuskizuna taularatzen. Denbora horretan hainbat sari jaso ditu,baita publikoaren harrera beroa ere. Gaur, Legazpin eskainiko dute. Cesc Gelabert koreografoarekin landutako ikuskizuna da, eta Nestor Basterretxearen Akelarre obraren inguruan gauzatzen da. Baina beste hainbat arte diziplina ere nahasten ditu, Xabier Erkiziaren musikari eta Kirmen Uriberen testuei esker. Kukairen estiloari beste begirada eta buelta bat ematen dio ikuskizunak, koreografia berri, bizi eta original baten bidez.

'Gelajauziak'

Gaur, 19:30ean, Legazpiko Euskal Herria plazan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.