Bi koordinatzailek gidatuko dute Bertsozale Elkartea

BERTSOLARITZA. Idoia Trenor eta Jon Agirresarobe izango dira Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak. Orain arte lan horretan aritu denak eman die erreleboa: , Aritz Zerainek. Elkartearen handitasuna egokiago kudeatzeko eta etorkizuneko beharrei hobeto erantzuteko erabaki dute biko gidaritza osatzea. Euskal kulturgintzan arituak dira biak ala biak azken urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu