Iker Galartzak eta Joseba Usabiagak Erreleboa obra antzeztuko dute gaur, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean. Igandera arte egongo da ikusteko aukera, ordu eta leku berean.
Duela urte batzuk ere eman zuten antzezlana. Atsedenaldi luze baten ostean, berriz ere emanaldiak egiten ari dira, Txalo produkzioaren eskutik eta Begoña Bilbaoen gidaritzapean. Ernesto Caballerorenak dira ideia eta gidoia, eta umorean oinarritzen da lana. Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan estreinatu zu- ten, eta ikusleen saria eraman zuen.
Istorioa 1985. urtean dago kokatua, gau bateko denbora tartean. Bi protagonistak Algecirasen daude (Espainia), soldaduska egiten. Bi gazte euskaldun, etxetik kanpo. Bata, soldaduska amaitzear dago; bestea, ordea, iritsi berria da. Luze joango zaie gaua bi adiskideei, edo, hobeto esanda, adiskide izango diren bi ezezagunei. Batak besteari esperientziak kontatzeko eta bizipenak eta biziminak partekatzeko gau ezin hobea dute. Agustin eta Joxe soldaduskaren esklabo dira, Euskal Herritik urrun, etxetik urrun, eta etxekoen nostalgia presente dute une oro. Momentu lasaiak daude, momentu azkarrak, batzuetan bizi, bestetan motel. Algecirasko gaua ezber-dina da. Gau hotz bateko erreleboa.
'ERRELEBOA'
Noiz. Gaurtik igandera bitartean, 20:00etan.
Non. Donostiako Antzoki Zaharrean (Gipuzkoa).
Bi euskaldun soldaduskan
Iker Galartza eta Joseba Usabiaga aktoreek 'Erreleboa' umorezko antzezlana emango dute egunotan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu