Bihar beteko dira berrehun urte ingelesek Donostia suntsitu zutela. Abuztuaren 31n, urtero egiten dituzte 1813ko gertakaria oroitzeko ekitaldiak. Aurten, ordea, bigarren mendeurrena izanik, bi eguneko egitaraua osatu dute, eta gaur izango dira zenbait ekitaldi.
Donostiako Orfeoiak kontzertua emango du Santa Maria basilikan, 18:00etan. Suak pizturik dirau obra joko dute, abuztuaren 31rako berariaz sortua. Tomas Araguesek sortu du doinua, eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak jarri dizkio hitzak. 20:00etan, berriz, Suberri eskusoinu orkestraren eta Aita Donostia abesbatzaren kontzertua izango da, San Bizente elizan.
Bestalde, Kresala eta Verdini dantza konpainiek dantza emanaldi berezia sortu dute bigarren mendeurrenerako: Hala ere. Gaur aurkeztuko dute Pasealeku Berrian, 21:00etan, Jorge Oteizaren eskulturaren aurrean. 34 dantzarik parte hartuko dute, eta emakumeek protagonismo handia izango dute.
Gaurko azken ekitaldia 22:30ean izango da. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertua emango du, Konstituzio plazan. Abuztuaren 31 oroitzeko propio aukeratutako errepertorioa eskainiko dute. Juan Karlos Izagirre alkateak, berriz, Hiriaren Urrezko Domina emango dio orkestrari.
Bihar izango dira ekitaldi nagusiak. Besteak beste, helduen danborrada egingo dute eguerdian. Arratsaldean, berriz, ohiko desfilea izango da, eta, gauean, Bezperak, eguna, biharamona antzezlana, Konstituzio plazan.
Gerizpean
Bezperatik, gogoratzen
Donostiako sutearen 2. mendeurrenagatik, hainbat ekitaldi izango dira gaur; besteak beste, 'Hala ere' dantzaldia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu