Beteranoak eta freskoak elkartuko dira gaur Donostian, Viktoria Eugenia antzokian, pop eta punk-rock jaian.
Izaki Gardenak taldeak lehen disko luzea argitaratu du aurten, Amaieratik hasi (Oihuka), etapop musika, rock, country eta blues doinuekin nahastu dituzte hamar kantuko bilduman. Nahien, beldurren eta ametsen inguruko abestiak dira, betiere. Gaurko kontzertuarekin amaituko dute diskoa aurkezteko zituzten emanaldien biratxoa.
Metalaren mundutik dator Jon Basaguren abeslaria. Akatu taldean aritu zen 10 urtez, eta, hura iaz desegin zenean, Izaki Gardenak sortu zuen. Metaletik popera eginiko jauzia «eboluzio» gisakotzat dauka. Libe Garcia de Kortazar (teklatuak), Joseba B. Lenoir (gitarra), Iker Fernandez (perkusioa) eta Eneko Lezarekin (baxua) dabil.
EH Sukarra zalaparta handiz sartu zen musikaren plazan duela 21 urte. Lehen diskoak dezenteko oihartzuna izan zuen, eta, ondoren, bost lan plazaratu zituzten 2002. urtera arte. Mikel Gorosabel Norton abeslari eta gitarra jotzaileak berregin du taldea aurten, hainbat urtez isilik egon ondoren. Rock hirukote gisa dabil orain, Mikel Artieda baxu jotzailearekin eta Loiola Madera bateria jotzailearekin.
KONTZERTUA
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. Viktoria Eugenia antzokian, Donostian.
Beteranoak eta freskoak
Izaki Gardenak eta EH Sukarra taldeak arituko dira gaur Donostian, Viktoria Eugenia antzokian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu