Beste garai bateko musika

The Sparteens musika taldea Donostiako Aste Nagusian izango da ye-ye musikarekin

2011ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Lau neska-mutilek osatzen dute The Sparteens musika taldea: Maribel Iriarte ahotsak, Duglass Nightingale gitarrak, Sardock Klein bateriak eta Paul Lux baxuak. Lehen diskoa orain urtebete kaleratu zuten: Grandes éxitos del ayer.

Haien musika euskal eta frantses banda klasikoetatik eratorritakoa da. La Pollaren Txus abestia hartu eta ye-ye guatekeetako musika bihurtzen zuten. God Save The Queen, Jo ta Ke, Zoom zoom zang, Zu atrapatu arte, Ikusi eta ikasi eta Egunsentian abestiak daude, besteak beste, lehen diskoan.

Ye-ye musika gustatzen zaie, eta 60ko hamarkadako taldebat dirudite; 1964. urtera salto egin duen talde bat, hain zuzen ere.

Musikarengatik ez ezik, lehiaketa bitxiak martxan jarri dituztelako egin dira ezagunak, poliki-poliki. Motots handienaren lehiaketa antolatu zuten. Horretarako, bideo bat jarri zuten beren webgunean, mototsa nola egin erakusteko. Durangoko Plateruenako kontzertura 1960ko hamarkadako janzkerarekin azalduz gero ere, txupitoak oparitzen zituzten. Oraingo honetan, Donostiako kontzertuan, haien musika izango da oparia.

Gaurko musikari lotuta ez gelditzeko, denboran atzera egite- ra gonbidatzen gaitu 1960ko hamarkadara salto egin zuen taldeak.

THE SPARTEENS

Non. Donostiako Bulebarreko kioskoan.

Noiz. Gaur, 23:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.