Bertsolari komunikatzaileak

Ahozko sortzaileek gizartean izaniko eraginaren historiaz arituko da Joxerra Garzia, Donostian

Garzia bertsolaritzaren dibulgazioan dabil azken urteotan. GARI GARAIALDE / ARP.
Erredakzioa
2013ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Bardoek, kantugileek eta bertsolariek gizartean izan duten eragina aztertuko du gaur Donostian Joxerra Garzia idazle eta EHUko irakasleak, Imanol Oroituz taldeak antolaturiko hitzaldian.

Hainbat lan idatzi ditu Garziak bertsolaritzaren inguruan. Besteak beste, bere doktore tesi Gaur egungo bertsolaritzaren baliabide poetiko-erretorikoak, eta Gakoak eta azterbideak, Jon Sarasua eta Andoni Egañarekin elkarlanean. Lan akademikoaz gain, lan handia egin du bertsoa eta haren inguruko kultura zabaltzen, lehenbizi Euskadi irratian, 1988tik 1993ra, eta gero, ETB1eko Hitzetik hortzera saioaren sortzaile eta aurkezle gisa, 1988tik 1993ra.

Bertsolaritzaren inguruko azken lana iaz argitaratu zuen, Etxepare Institutuaren eskutik. Bertsolaritza zertan datzan ulertzeko argibideak eman zituen dibulgazio lan horretan, eta, historia azaltzeaz gain, gaurko bertsolaritzaren konplexutasuna ere deskribatu nahi izan zuen.

Internetek eta Wikipediak dibulgazio lana erabat aldatu dutela uste du Garziak. Izan ere, informazioa topatzea kontu erraza bihurtu da horiei esker. Beraz, dibulgatzailearen lana informazioa ematea barik, irakurlea «orientatzea» da. Lanon bitartez, «bertsolaritza ezagutzen ez duenari klabe batzuk» ematen saiatzen dela dio, berak topatuko dituen datu guztiak interpretatzeko.

HITZALDIA

Noiz. Gaur, 19:30ean.

Non. Lugaritz kultur etxean, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.