Bertsoapp. iPhone, iPad eta iPod Touch-erako bertso aplikazioa

2012ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Appleren denda birtualean, App Storen, Lander Unanuek (@abarkatxo) garatutako Bertsoapp jolas aplikazioa eskura dugu, doan: http://itunes.apple.com/us/app/bertsoapp/id520116115.

Telebistako Mihiluze saioaren pottokumea estiloko jolasa da Bertsoapp. Aplikazio horrek eskaintzen dituen bertsoak lau edo zortzi oinez osatuta daude. Oinak, errimatzen duten hitzak, bertsoetatik kendu dira, eta jokoaren helburua oin bakoitza dagokion lekuan jartzean datza. Horretarako banan-banan eta ordenan aukeratu behar dira, bertsoak zentzua izan dezan. Oin guztiak jarri eta berehala, aplikazioak bertso osoa zuzenduko du, ondo dauden oinak berdez koloreztatuz eta lekuz kanpo daudenak gorriz markatuz. Ez dago ez puntuaziorik, ez denbora mugarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.