Bertsoak, bestelako doinuetan

Oskar Estangak eta Jon Martinek musika eta bertsoa elkartuko dituzte gaur, Donostian, 'Bat-batean' emanaldian

Migel Mari Elosegi, Oskar Estanga eta Jon Martin, Bat-batean ikuskizunaren aurkezpenean. GARI GARAIALDE / ARP.
Erredakzioa
2013ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
«Bertso onenak irteten dira/ amildegiaren ertzean». Hala abestu zuen Jon Martin bertsolariak Bat-batean ikuskizuna aurkeztu zutenean. Musika eta bat-bateko bertsoa uztartzen dituzte ikuskizun horretan, eta, bertsolariarentzat, musika amildegi bihur liteke sarritan. Musika hasten denean, kantatzen hasi behar du; zer esan ez dakienean, berdin. Oskar Estanga da proiektuaren sustatzailea, eta gaur, 19:30ean, Martinekin batera eskainiko du emanaldia, Donostian, Doka kafe antzokian. Bost euro balio du sarrerak.

Estangak behin baino gehiagotan uztartu ditu bertsoa eta musika. Ikuskizun honetan, bertsotarako egokitutako doinu ugari joko ditu gitarraz. Euskal Herrikoak, zein mundu osokoak. Besteak beste, samba, tango, sona eta reggae doinuetan abestuko dute Estangak berak eta Martinek, baita Guantanamera eta Kiko Venenok konposaturiko Volando Voy doinuetan ere. Kantuak aldez aurretik aukeratuak izango dira, baina hitz guztiak, bat-batekoak, emanaldiaren lekura eta egoerara egokituak.

Gaur, Martin izango du oholtzakide Estangak, baina beste zenbait bertsolarirekin ere aritu da azkenaldian: Aimar Karrikarekin, Etxaun Lekuerekin eta Migel Mari Elosegi Luze-rekin.

'BAT-BATEAN'

Noiz. Gaur, 19:30ean.

Non. Donostiako Doka kafe antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.