Komunikazioa

Berrikuntzekin eta osasuntsu hasi du denboraldia Zintzilik irrati libreak

Astelehenetan 'Playlist' irratsaio berria hasi dira ematen (13:00), eta larunbatetan, 'Pogo erasoa' (11:30)

Hainbat irratsaio estreinatu dituzte Zintzilik irratian. ZINTZILIK.
urtzi urkizu
Donostia
2012ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Errenteriako (Gipuzkoa) Zintzilik irrati librea jaio zela 28 urte beteko dira udazken honetan. Eta, denboraldi berriari begira, eskaintza zabala prestatu dute. Berrikuntzen artean, Playlist dago, Iker eta Ander Fernandez esatariek prestatutako programa. Astelehenetan, 13:00etan, hainbat lagun ezagutzeko aukera emango dute entzuten duten musikaren bitartez. Soinuaren inguruan ere ariko dira astero.

Ostiraletan, 19:00etan, bi astetik behin saio bana entzun ahalko da FMko 100ean: Krash! programa kontrakulturala eta DFFunk hip hop eta reggae estiloei eskainitako saioa. Beste berrikuntza bat larunbat goizetan iritsiko da, 11:30ean: Pogo erasoa punk-rock saioa. Igandetan, galiziar komunitateari eta Euskal Herriari begira egindako saio bat emango dute: Likor Cafe (19:30ean).

Astearteetan, 19:30ean, elikadura osasuntsuaren inguruko Astindu Txingurritegia saioa emango dute. 23:00etan, berriz, munduko musika eta ekologia izango dira Desfase lunar programan. Asteazkenetan, Lepotik zintzilik saioa emango dute, 22:00etan. Ostegunetan, berriz, El vuelo del cisne negro-k agur esan eta Barrio Tornasol programa berriak hartuko dio lekukoa. Umore bizia Matxura buruan saioak jarriko du, ostegun gauetan.

Zintzilik-eko Erretegia kontrainformazio saioak mugimendu sozial eta politikoaren berri ematen jarraituko du, astegunetan, 20:00etan. Aurten kolaboratzaileei tarte zabalagoa eskainiko diete, elkarteetan lan egiten duten lagunei ahotsa emanez.

Arrosa sareari esker, goizetan Suelta la olla gaurkotasun albisteen magazina emango dute 10:00etatik 13:00etara. Eta, 16:00etatik 18:00etara, Zebra Bidea euskarazko magazina —lau irratiren artean egiten dute—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.